Joxe Mari Arregi, Arantzazuko Andre Mariaren egutegiaren arduraduna
El año 2021 el llamado 'taco' de Arantzazu cumplirá 75 años. Su director, Joxe Mari Arregi nos remite a lo mucho que se ha escrito sobre el taco en tantos años de historia, diciendo que todo lo que él pueda decir sobre el tema está ya dicho y escrito. El calendario es una muestra del compromiso de Arantzazu y los franciscanos con la cultura vasca. En los últimos años, se ha hecho un esfuerzo por darle una estructura equilibrada en su contenido distribuyendo distintas materias a lo largo de los 365 días. Se presta especial atención al tema religioso, se abordan también temas sociales, históricos, ecológicos, sobre la salud, anécdotas curiosas y de vez en cuando una nota de humor. Cada día ofrece un refrán o dicho vasco, así como el santoral y las fases de la luna.
1996ean urrezko ezteiak bete zituenean. Egutegiari buruzko elkarrizketa egin zioten Aita Jose Luis Zurutuzari «Arantzazu» aldizkarian. Elkarrizketa egiten zionak honela amaitzen zuen bere lantxoa: " Zilarrezko ezteiak urrezko ezteiei begira gelditu ziren 1971. urtean. Urrezko ezteiak diamantezkoei begira geratzen dira1996ean. Ea halaxe den! " Eta halaxe izan da. Datorren urtean, 2021an, hirurogeita hamabost urte beteko ditu Arantzazuko Egutegiak. Euskal Herriko hamaika etxetan egon izan da eta egon ohi da paretetik zintzilik. Egunak joan egunak etorri, orritxoa kendu eta hango gauzatxoak irakurri, Ikuskizun hori oso ohikoa izan da gure sukaldeetan.
Zer dela eta sortu zen egutegia?
Arantzazuko Egutegiak guraso ezagun bat izan zuen: Aita Jose Antonio Garate Unanue, azkoitiarra (Azkoitia, 1914-Bermeo, 2003). 1941etik aurrera Tolosan bizi izan zen, 2000ko urria arte. Haren eskuetan sortu zen, eta beraren ahaleginez joan zen hedatu eta haziten, harik eta Arantzazuko Santutegiak argitalpenaren ardurak hartu zituen arte (administrazioa eta zuzendaritza).
1947. urtean gaude. Euskararentzat garai zailak eta oso ilunak ziren haiek. Bestalde jendeak Arantzazura egiten zituen erromesaldiekin estu lotuak ikusten ditugu urte haiek. Gerra ostean jende asko zetorren Arantzazura, garai latz haietan egindako promesak betetzera. Arantzazuko Amarekiko debozioa sustatzeko aukera ederra izan zitekeen «365 orriko lore sorta» hura. Egunero otoitz egin behar zela oroitarazi zezakeen eta, gainera, euskaraz zerbait irakurtzeko deia ere izan zitekeen. Eta halaxe izan zen.
Beraz, bake giroa sortzeko, Arantzazuko Ama Birjinaren Egutegia egitea pentsatu zuten hemengo fraideek. Sufritzen ari zen jendea laguntzea zen asmoa, bakea ematea. Izan ere, gerra ez zen bakarrik gerrako garaia izan, gerra garaia eta ondokoa baizik! Bakea zabaldu nahi zuen egutegiak, eta, horrekin batera, euskara bultzatu.
Hirurogeita hamabost urte bada zerbait....
Historia luzea dago orritxo xume horien errenkadetan. Aspaldi hasitako historia da, eta bere gora-beherak, eta ez gutxi, izan dituen historia, Kontakizun asko eta gogoeta asko bildu dituen historia. Eta pertsona asko inpilikatu duen historia, eta euskaldunen eta Arantzazuren arteko lokarri fin eta segurua. Bere garaian eta bere neurrian, euskararen alde bere lan txiki eta saiatua egin duen historia. Kontuan izan behar da etxe askotan ez zela Egutegiaren orritxoa besterik irakurtzen.
Euskararen aldeko lana dela eta egutegiaren urrezko ezteiak aitzakia hartuta, sari bat ere jaso zuela uste dut...
Bai, Gipuzkoako Foru Aldundiak saritu zuen Arantzazuko Andre Mariaren Egutegia 1996an: Abbadia Saria eman zion, euskararen normalkuntzaren alde burutu zuen lan luze eta zabalagatik.
Jose Luis Zurutuza zen garai hartan egutegiko zuzendaria eta hark jaso zuen saria. Grazi handiarekin kontatzen du nola Iñaki Beristain zena gidari zuela joan ziren Gipuzkoako diputaziora. Karrerista omen zirudien Iñakik: diii eta diiii... abantadan. Donostiara dena zorabiatuta ailegatu zen , ondoezak jota...
Hirurogeita hamabost urtetan egongo zen ba hanka-sartzerik...
Noski baietz! Egutegiaren sorreran bertan egon zen hanka-sartzerik sonatuena, Egutegiaren lehen edizioa erraldoia izan baizen: 40.000 alekoa. Gehiegikoa, noski, eta ausartzia edo kasketaldi baten fruitua. 25.000 ale edo saldu, eta gainerakoak paper-zabortegira bota behar izan ziren (Belauntzako San Jose paper-fabrika erre zenean, ketan joan ziren 15.000 tako).
Lehenengo urtean hartan Teodoro Lasaren kamionetan egin zen Egutegiaren zabalkundea. Demetrio Garmendiak asto bat ere erabili zuen nonbait, Egutegiak han eta hemen zabaltzeko. Herriz herri eta baserriz baserri ibili zen bere astoarekin Egutegiaren zabalkundea egiten. Gerora, garaiak aurrera egin zutela eta, Lambretta motorra hartu zuen. Hogei urtez ibili zen Lambretta hura Egutegia zabaltzen.
Bigarren urtetik hasita (1948), Arantzazuko Egutegia nazioarteratu egin zen, Euskal Erbesteak halaxe eskatuta: 400 ale eskatu zituen López-Mendizabalek Buenos Airestik, 200 bidali ziren Mexikora, etab.
Aurten bertan deitu digute txiste bati buruz kexaka. Gabonetako egunen batean publikatutako txiste bat zan, Errege Magoei buruzkoa. Deitu zutenei ez zitzaien batere gustatu. Guk ez genuen txiste hura fede txarrez jarri. Txisteak garai batean asko ziran, baina genero hori erreta dago. Zaila da asmatzea eta zuzentasun politikoa mantendu beharra... Gainera ni ez naiz batera iaioa horretan.
“Para poder empezar las ventas hacia finales de agosto, todos los años el calendario está todos en imprenta para mayo. Esto nos obliga a recopilar datos e historias de nuestros elaborados por nuestros colaboradores, durante todo el año. Es en enero, cuando empezamos a organizar el material, a corregirlo y completarlo para que esté todo listo para mayo.
Aurten ere bisiestoarekin nahikoa lan...
Bai, aurtengoan bisiestorik ez. Urteak egun horretan betetzen zituen batek deitu zigun modu onez bere disgustua adieraziz. Barkamena eskatu genion... Inprentara bidali genuen dokumentua ondo zegoen, baina...
Aurten ere tako batzuk maiatzetik aurrera orri guztiak berdin zituela atera ziren... Eta Antzuolako batek ere deitu zuen maiatzak 31arte dana ondo zegoela esanez, baina ekaina 1a izan beharrean urtarrilak 1 jartzen zuela eta lehenengo sei hilabeteak errepikatu egiten zirela....
Bai, hanka sartzeak, data batzuk gaizki jarrita, euskara aldetik ere akats batzuk. Saiatzen gara gauzak ondo egiten, baina...
Zenbat zuzendari izan ditu Egutegiak hirurogeita hamabost urte hauetan?
Aita Garate hogetabi urtez izan zen zuzendaria (1947-1969). Hurrengo zazpi urtetan ia beti Arantzazuko ikasle teologoak izan ziren Egutegiaren arduradunak, baina ez zuten zuzendari-izendapen formalik. Urte horietan 'tako'aren zuzendaritza Jakin-en idazkaritzakoek edo besteren batek hartu zuen (Bilbao, Enbeita, Azurmendi, Torrealdai, Zabaleta, Beloki, L. Oihartzabal, etab.).
1977tik orain dela hiru urte arte, Egutegiaren Zuzendaritza Aita Jose Luis Zurutuza-ren (“Arendui”) ardurapean egon da (40 urte jardunean!).
Azken hiru urteotan zu zuzendari. Nolatan?
Guardianoa etorri zitzaidan gelara Zurutuzak gehiago ezin zuela esanez joan zitzaiola aipatuz. Ea nik jarraituko ote nuen, eta horrelaxe, hementxe. Esan behar dut lantegi honetan Roman Azkue dudala bidelagun. Berak dauka Egutegiko orritxoen aurrealdea egitearen ardura.
Orritxoen aurrealde horretan dauden eguzki, ilargi eta eguraldiaren berriak, nondik jakin izan oi dira?
Aita Garateren garaietan gobernuak bazuen Kadizko San Fernando hirian, izar-ikustoki ospetsua. Handik bidaltzen zizkiguten datuak. Nik dakidala, gerora, Zurutuzak Espainiako Sustapen Ministeriora jotzen zuen informazio bila. Haraxe idazten zuen, ondoko urteko eguzkiaren sarrera-irteerak noiz izango ziren jakiteko. Romanek, internet bidez, Espainiako Meteorologia Institututik jasotzen ditu datuok. Ez pentsa, beraz, inoiz fraideon asmakizunak izan direnik!
.
"En 75 años de historia tomando como base los cálculos que hizo Joseba Intxausti en el 2006 y calculando la evolución de los últimos 14 años, podemos decir que el 'taco' a contribuido a la expansión del Evangelio, del humanismo franciscano y del Euskara a través de 435.810.000 hojas de calendario.
¡Ahí es nada!
Zergatik, edo zertarako, ateratzen da egutegia?
Bi helburu ditu. Batetik bere neurrian euskaraz zer edo zer irakurtzeko aukera emateko. Orain normala izan arren, euskaraz irakurri ahal izatea alegia, gure herriaren historian ez da beti horrela izan. Egutegiak hutsune hori bete nahi izan du.
Hori batetik, eta bestetik, danetik dago egutegiaren orritxoen atzealdean: kultura orokorrari lotutako testutxoak, Frantziskotartasunari buruzkoak. Hori zabaldu nahi da: egunen joan-etorrirako mezu baikorra, mezu humanista. Frantziskotar humanismoa. Frantziskotarron lana horixe baita humanizatu eta ebanjelizatu.
Zeini okurritzen zaizkio atzealdeko gai horiek?
Gai orokorrak nik erabakitzen ditut. Baina kolaboratzaileak ditugu. Zurutuzari zor diogu Egutegiarekiko lankidetza komentutik ateratzea eta laikoen esku jartzea. Hortxe ditugu pello Huizi psikologoa, Jose Antonio Azpiazu historialaria. Azken honek euskaldunak Ternuan izandako hainbat pasarte historikoeri buruz idatzi du, linoari buruz ere bai. Artolari senda-belarrari buruzkoak eskatu dizkiogu, aitari eta amari buruzko aspaldiko bertsoak idatzi ditu atzealderako. Erlijioari buruzkoak frantsizkotarrok egiten ditugu, eta Asisko Frantsizkori buruzkoak nik neuk...
Zerrenda moduko bat egiten dut, modu baten antzera eta bariatzen saiatzen naiz. Garai batean astelehenetan, astea ondo hasteko, txistea jartzen nuen. Egun seinalatuak (nazioarteko egun horiek) ere gogoan ditugu. Jendeak ere deitzen du hurrengo urterako hainbat data kontuan hartzeko. Datorren urtean 500 urte betetzen dira Loiolako Ignazio Arantzazutik pasa zenetik, eta kontuan izango dugu, Ellakuria hil zutenekoa ere bai. Iaz ere Beizamako Monseñor Labaka kaputxinoa Ekuadorren nola hil zuten gogoratzeko deitu ziguten. 22rako Aspiazuri euskal emakume 'ospetsuei' buruz idazteko eskatu diot. Gure herrian emakumeak izan duten ekarpena ahanzturatik ateratzeko asmoz...
Kooperatibismoaren sortzailea izan zen Arizmendiarretaren pentsamendua jasotzeko asmoa ere badugu 22rako, Aita Santuaren 'Frateli tutti'ren entresakatxoa...
Ideia eta egitasmo asko, baina zenbat lan! Zenbat ordu, egun behar dira tako egutegi bat osatzeko?
Ez dago jakiterik. 2022rako material asko jada bilduta daukat. Urtarrilean hasten naiz materiala egituratzen, urteko indarguneak eta zehaztu... materiala berrikusi, zuzendu. Maiatzerako takoak inprentan behar du, abuztuan saltzen hasi ahal izateko.
Inoiz atera al duzue zenbat tako saldu den hirurogeita hamabost urte hauetan?
Joseba Intxaustik atera zituen kontuak 2006an. 60 urtetan Arantzazuko Egutegiak milioitik gora tako banatu zituen Euskal Herrian (zehazkiago, 1.103.000 ale eta 402.595.000 egun-orri); zalantzarik gabe, irakur-maiztasun handiko euskal testuak izan dira, egunero eta familian irakurri direnak.
Azken 14 urtetan gutxi gora behera tirada 6500 alekoa izan bada: 14x6.500=91.000 tako x 365 egun = 33.215.000 egun orri. Ondorioz, 402.595.000 + 33.215.000 = 435.810.000 egun-orri 75 urtetan. Bada zerbait alajaina!
Denboraren harian, egunez egun orriak galduz joan ohi dira egutegi-tako hauek; horretarakoxe asmatuak dira izan ere. Arrazoi guztia du Joseba Intxaustik hori dionean.
Urrezko ezteiak hemen dira, diamantezkoak izango al dira?
Bai, nahiko nuke. Gu adinean aurrera goaz, oso aurrera, auskalo noiz arte aguantatuko dugun.
Eskerrik asko!