Pello Zabala
El otoño nos va llevando en brazos, sin grandes sobresaltos, acariciados por agradables rayos de sol. Tiempo de sosiego, en el otoño nos regala colores pausados, pinceladas coloreadas por el viento. A ver si diciembre viene también queriendo mimarnos, a pesar del hielo y frío que le son propios.
Udazkenaren hegaltxoetan garamatza bizitzak, bere beso leunen pulunpatxo erritmo neurtuan, eta tarteka erritmo bihurrixeagoan. Bada lehen puntutik bertatik, gizaki nahiz animali ernaitxo, goiko zerualdearen eragintxo senti xamurrari begiratzen dionik: aire garbitasun bizibixi leunegiak, eguzki ta airexkaren ikuttu ta eragin norabidexkak sentiarazten baititu bertatik. Haziendatxo lasaiari ere betondo leunean antzematen zaio pozik espero diola giro mantxoaren gozapen lasai luzexka horri: zein presa gutxi egongoxo lasaikoak antzematen zaizkion. Pertsona bizi lasaiak, sentimen bixi ta alai guztiak hor ditu bertatik martxan, gero eta pausatuago, egon-arnas leunean, atseginago ta gozoxkago, sentimentu onenen eta patxada bakeoso lasaituenaren pulunpatxo eztian.
Aurtengoa giro gozo ta kanpetxanoan iritsi zaigu gehienbat: Urtaro hau, ia urtero etortzen da pauso normaltxukoa: ez da koska zalea, ez zaio gustatzen aldapa ta korronte latzik: irripar xume alaixka bai, hori gustukoagoa zaio guri eskaintzeko ere. Izan ere, zuhaizti ta mendibizkar nahiz belardi, egunetik egunera, eta goizetik arratsera bezainbat, halaxe iñularretik goiz piztera ere, zenbat margo pinttar aldatzen ta entseatzen dizkigun. Hor badizu bere donuen ekarria haize tonuen maixutasun fin ta zainduak ere.
Irail azkena eta urria bera ere, urtearen lehortetxoa goxatu eta udazken giro aberatsegora erakartzen saiatu zaizkigunez, aber abendua goxatu gogoz datorkigun: abenduaren beldurra pizten duena, gaikaldea arik eta garbiagoa prestatu eta izotzen hotz argi bezain bizia ohi baitu bere tratamendu naturalena.