Negua iritsi da!
Negua iritsi da Arantzazura eta neguarekin, lehen malutak, Eguberri aurretik. Elurte handirik ez, oraingoz. Ordu gutxitan desegin zen alfonbra zurixka, nahikoa, gosea egiten hasteko.
Kontsolagarria da, mundua hankaz gora jarri duen pandemiak eraginik ez izatea naturaren martxan. Negua iristea eta atzetik etortzea udaberria. Akaso ordurako malgutuko dira joan-etorriak mugatzen dituzten neurriak eta Arantzazuk hartuko ditu itzuli nahi duten bisitariak edo ezagutu nahi duten turistak.
Oraingoz, Arantzazuko frantziskotarrek etxean jarraitzen dute, beren ohiko martxa mugatuta. Igandetako meza nagusia eta apenas askoz gehiago. Arantzazuko hotelak ostatu ematen die oraindik, Covid-agatik isolatu behar eta etxean egokierarik ez duten pertsonei. Goiko Benta eta Sindika zabalik dira, babes neurri guztiekin eta denda ere bai, asteburutan.
Gandiaga Topagunean egoitza duen gizarte laborategia berriz, bere lehen urratsak emateko prestatzen ari da.
Hori izaten da negua. Natura itzali egiten da eta lurpean, isilik eta ezkutuan ernetzen da bizitza berria, inork ezer asko sumatu gabe. Balio beza etxeratuta eta harremanak mugatuta eduki gaituen garai honek, itzulera emankorragoa ahalbidetzeko.
Los primeros copos de nieve cayeron antes de Navidad. Arantzazu sigue viva, aunque con mínima actividad, esperando y preparándose a engendrar nueva vida en primavera. Ojalá!
Donosti Ereski Gregoriar Schola Assisi Pax Mundi 2020
Pandemia garai honetan, proiektu interesgarri batzuek eten behar izan ditugu. Hala ere beste batzuek aurrera eraman ahal izan ditugu, nekez, baino gure ustez, emaitza on batekin.
Iaz, 2019. urtean, urriaren bukaeran, ASISI PAX MUNDI 2019 jaialdian parte hartu ahal izan genuen Italiako Asisen.
Aurten, pandemia dela eta, ASSISI PAX MUNDI 2020 bertan behera utzi beharrean, pentsatu zuten interneteko baliabideak erabiltzea jaialdia mantentzeko. Horrela, kontzertu pare bat grabatuta bertara bidaltzeko proposamena helarazi ziguten antolatzaileek, jaialdian parte hartu nahi bagenuen.
Abuztuan jaso genuen proposamena: oporrak, pandemia..denbora gutxi zerbait prestatzeko, bainan saiatu, saiatu gera eta guk uste lan bikaina burutu dugula. Berrogei minutuko kontzertu bat grabatu dugu, Donostiko portuko San Pedro elizan.
Kontzertuak bi zati ditu.
Lehen zatia Arantzazuko BENEDICTArekin osatzen dugu. Benedicta, 1553. Urtetik Arantzazun kantatu izan den ofizio txiki eta eder bat izan da. Hiru Salmo, Antifona banarekin eta hiru Irakurgai dituen otoitzaldia. Izena, lehenengo Antifonaren hasieratik datorkio: “Benedicta tu, in mulieribus”. Arantzazun kantaturiko otoitzaldi ezagunena bihurtu zen, eta berehala hasi ziran erromesak Benedicta abestuak eskatzen, Batikano II Kontzilio ostean, 450 urtez, latinez abesturiko Benedictak ez zuen hainbesteko zentzurik, Eukaristia eta beste otoitz guztiak euskaraz egiten zituztelako. Eta 1970 urteko Garizumarekin ixildu zen betirako latinez, Arantzazuko monastegian.
Orain urte batzuk, Donosti Ereski Gregoriar Scholak berreskuratu, kantatu eta grabatu zuen diska batean Ofizio txikia bezain inportante hau.
Bigarren zatia, gure tradizioko kanta zahar batekin hasi eta Euskal herriko musikari batzuen: Nemesio Otano eta José Juan Santestebanen (maishuba), gregoriar kutsua duten XIX-XX mendeko kantekin, bete dugu.
Jaialdi guztia Asiseko antolatzailei eta batez ere Pandemia honetan gehien sufritzen ari direnei eskainita dago. Bereziki bigarren zatiko: “Invitatorium. Regem cui omnia vivunt” kanta, José Juan Santestebanek (Maishuba) idatzia, hiletako ofizioan kantatzen zena.
Jaialdiko kontzertu guztiak Assisi Pax Mundi-ren Youtube eta Facebook kanalen bidez eskaini ziren, 2020ko urriaren 22a eta 25a bitartean. Hemen duzue kontzertua:
https://www.youtube.com/watch?v=shW2zwG850U
“La Schola Gregorianista Donosti Ereski participó en otoño en el festival de música sacra franciscana Assisi Pax Mundi. La pandemia obligó a que el certámen fuera virtual. El concierto ofrecido por la Schola cerraba el programa y fue grabado en la Iglesia de San Pedro de San Sebastian. En la primera parte del concierto se cantó La BENEDICTA de Arantzazu.