Pello Zabala
En euskera el año lo dividimos según el verano: UDAberri (verano nuevo), UDA (verano) y UDAzken (verano final). El contrapeso nos lo da el solitario invierno (NEGU). Si hiciéramos lo contrario, tomar como referencia el invierno, (Invierno nuevo, invierno e invierno final), la primavera como único contrapeso se nos iría sin darnos cuenta... Mirar por la ventana después de tomar un café da para este tipo de reflexiones y para contemplar los juegos que nos brinda la naturaleza con sus colores brillos y sombras.
Ez gara bizi antzinako baserri giro fijo ta itxuan: hori aise ikusten da lehenagoko gure lanerako sega ta eskobare, aitzur eta gainerako kirtendun guztiak, ateatze inguruetatik beste zokoetara pilatu eta izkutatu ditugunean. Gaur bestelako erretratoa daukagu baserri ta borda inguruetan. Eta kalean, zer esan?
Begira genezake gaur, baita, kaleko etxe ta piso, edozein bizileku extuago ta monotonoagotik, begirada zabalago baten bila. Hor bai, horko lantarteak bai, ordenadorez ordenatuagoan, garbiagoak eta apaletan, ordenaz ta apal-apal zainduta uzten ditugu. Nola ikasi dugun, ezta? Gainera, ikasi dugu giro txar edo kargatua ere aparte uzten, ez ebi ta ez elur, ez haize ta ez trumoi, bakez ta soseguz geure baitako bide-mailan saiatzeko.
Eta negu berriren bat al dugu hau? Urtea hiru atal udazkotan partittua daukagu, bai: UDAberri, UDA, UDAzken. Kontrapixu bakarra, negu. Beraz, negu-berri, negu ta negutzar neurtzen badugu, hasi orduko pasa ta bukatuko zaigu, udaberri argiagoak janda.
Bueno, gure kafeosteko saio batzuk, sarri lotzen ditugu leiotik ikusten dugunarekin, eta, naturaren mailan ikuspegi aberats eta hain baliatuak eta bariatuak ditugunez gero, egia da bai, sortzen digula margo ta kolore joku goxoak sentitzeko bezalaxe, eguzki brillu ta hodeixka marratxoekin umoretsu jarduteko gogo alaia.
Naturak jolaserako ere baibaitu material sanorik...