Pello Zabala
Es propio de la primavera que nos regale un verdor abundante y extenso. Conforme se alargan los días el sol se encarga de marchitar y entristecer el paisaje. Pero en mayo la naturaleza rebosa verdor y humedad por todos los lados.
Un mirlo se ha instalado en el roquedal contiguo a la basílica. No veas cómo se hace notar si pasas por allí sin hacerle caso...
Udaberriak edertasun hezea, berdetasun ugaria ta zabala oparitzen daki: berezkoz sortzen zaiona du hori. Eguzki orduak, gero eta zabalxeagoak, oraindik gazteak dira; badakite bai, ondo dakitenez, lur bazterra sekatzen ta erretzen: uda aurrera doanean, eguna bere zabalero betera iristean, eta aire-arnasa lehorrak, guztiz legortzean, orduan bai, sikateak badaki, egunez bezala, iñular ta gaueko ordu-saio egarrituetan, den-dena, oparotsu ta hezeenetik hasita, dena tristetzen ta limurtzen. Maiatzean, ordea, guztiz bestela da.
Berde ta heze, kabittu ezinik dago natura Arantzazuko mendi bizkar inguruotan. Fraile batek dioen bezala, "lehengo Arantzazuko ixkiña hauek harritik gehio zien, berde oparotik baino". Bai, mendi malkar ta aldapatsu hauetako harkaiztiak hezetasuna ta ura jaso baino gehiago, errekaldera bidali ohi zuen dena agudo. Baina gaur, urtero pixkatxo bat xalto goraka, eta lurrezko manta, urteroka gizenduz, iritsi da, hor hegoaldean Araba aldeko mendi bizkarrak ondradu ta potolotzera. Lur urrixka eta belar-mantatxo mehea zena, belar tinko ta pottoloz jantzia, ondroso betea ageri da edozein txoko goxatutan.
Eta txorien jarduntxo ta kantu saio poxkidazko alaiok, zeresanik ez. Esan bainoago, entzunez goxatzekoak dira. Zozoa dugu hemen, eliz aurreko harkaizti honetan bere balkoi propioa salduko ez duena. Egunaren lehen orduotan, eta azkenengoetan, kontuz gero, berari kasorik egin gabe erretiratzen. Entzungo dizkiozu galantak! Ez zaitu bakean utziko bere haserretxoa trinko adierazi gabe!!