Jexuxmari Mujika
Los que hoy no estamos a falta de años hemos conocido y sufrido en primera persona la `pérdida´ de casi todas las certezas a las que nos agarramos los humanos, y las consecuencias que conlleva semejante pérdida. Quizá somos hoy nosotros, los mayores, los mejor preparados para entender la debilidad humana del individuo, y de la humanidad, de mirar con espíritu abierto pero crítico a las grandezas que nos promete el tecnoprogresismo.
Los humanos tendremos que construir el siglo XXI sin certezas y con la clara conciencia de nuestros valores y capacidades, pero también de nuestra debilidad, y de los riesgos que corremos con el tipo de vida al que nos hemos acostumbrado. Esta pandemia quizá nos ayude a aprender a pensar de otra manera, a entender la vida de otra forma, a buscar y aceptar el lugar que nos corresponde en la naturaleza.
Gure belaunaldia da ziurtasun guztiak galtzera behartua gertatu den lehenengoa. Gaur urte dezenteren jabe garenok, era batera edo bestera holako zerbait lehen pertsonan bizi behar izan dugu, inolako garrantzia eta ondoriorik ez zuela izango pentsatuz, sarri. Baina ondorioak beti izaten ditu horrelako zurrunbiloak.
Bi ondorio aipatuko ditut, azken hilabete hauetako esperientziaren ondoren, errazago ulertuko direlakoan, biak. Munduan gure lekua zein den jakin eta aurkitu ezina, bata, eta bigarrena, etorkizunari aurpegirik jarri ezina. Biak dute garrantzia handia, eta biak gertakizun nahiko berriak dira, guzti honen hasiera aspaldikoa bada ere. Gu gazteak ginenean egia ia nabarmena zen gizateria belaunaldiz-belaunaldi hobera joango zela.
Ondo barneratua genuen uste harroxko hori, geuk garatu ditugun jakintza ezberdinek puskatu digute gizakioi. Lau aipatuko ditut motz-motzean: lehena, Kopernikok naturaren erdigune uste genuen gure planeta hau unibertsoaren bazter bateko izkina batean gira eta buelta dabilen hondar ale bat besterik ez dela aditzera eman zuenean. Jende arruntak oso pixkana baina jan behar izan zuen jakintza hau kolpe handia izan zen: zeu garrantzizko nor ez izanik ere –gehienoi gertatzen zaiguna, bestalde- planeta handi eta ederraren erdigune eta gailur zen gizateriaren partaide zinela jakitea zerbait jakitea zen. Hori ez da edozer gauza, norbait zara: hau kultura eta erlijio guztietan azpimarratzen da nolabait.
Darwin izan zen bigarrena: gu gizakiok, eboluzioz, naturaren indarrez eta denboraren poderioz munduan garatzen joan diren abere familia batean atzo goizean agertu eta bidea egiten joan den espezie mota bat gara. Hori dena, baina hori besterik ez. `Abere eta landare guztiak, natura oro, gure esanera eta zerbitzura dago, gu beste zerbait gara´, eta horrelakoak, uste gehiegizkoak besterik ez dira. Gure balioa beste era batera ulertu beharrean gaude.
Hirugarrena ere ez da bromaz hartzekoa. Freud eta jarraitzaileek gure erabakimenerako gaitasuna, gurea bakarrik kontsideratzen dugun zorioneko libertatea, jarri zuten zalantzan. Honen mugak behintzat garbi utzi zituzten, inkonszienteaz eta subkonszienteaz mintzatzen hasi zirenean. Usteak uste, eta ondorioak ondorio, oso berezia, bai, baina, abere mota bat garela gu ere, alegia, beste espezietakoak bezala bizi iraunerako irrika, sen eta joeraz jantzita gaudenak, eta horien pean geuk uste edo nahi baino gehiago aritzen garenak.
Hiru gauza hauek jakin arren, jakiteagatik behar bada, gizakiak iraultza industrialaren, zientzien aurrerapenen eta ondorioz etorritako teknologiaren garapenaren bidez lehen erlijioek naturan ematen ziguten nagusigoa beste era batera, askoz ere modu eraginkorragoan berreskuratua zuela uste izan du. Berreskuratua eta handitua. Gizakiok agintzen dugu mundu txiki honetan, nahi bezala erabil dezakegu natura, gurea da indarra, geure burua hobetzeko ere gai izango gara oso berehala, jainko berriak geu, ez dugu bestelakoen beharrik. Moralki ere bioteknologiak eramango gaitu (eraman gaitzake) bide zuzenera.
Laugarren sustoa ere, ordea, etorri zaigu. Teknoprogresismoak eskaini nahi dizkigun ziurtasun hauek ere faltsuak ote diren pentsatu beharrean aurkitzen gara. Jainkotxotik uste baino gutxiago ote dugun gizakiok, alegia. Gu ez garela “hamalau”, eta izango ere ez. Irautearekin ere nahiko lan izan dezakegula. Ziurtasunak pikutara joan zaizkigu. Etorkizunari begiratzeak ere beldur emateraino.
Gogorra baina mesederako izan dezake hau gizateriak. XXI. mendeko gizakiak ziurtasunik gabe egin beharko du bidea, zalantzari leku eginez, galdera nagusienei beldurrik gabe heltzen lagunduko dien konbikzio eta sineste sakonak indartuz. Gauzak ezberdin egin beste biderik ez dago. Horretarako ezberdin pentsatzen ikasi behar da, ezberdin sinesten, bizitza ezberdin ulertzen, eta ekonomiari ere helburu guztiz ezberdinak jartzen. Eginkizun zailak denak.
Kristoren mezuak eskaintzen duen pertsonaren ikuspegiak horretan asko lagun dezake.