Pello Zabala
La gente del campo ha aprendido a tomarle la medida al mes de abril: el de este año ha sido agradable, pero sabe ser frío, húmedo e inesperado recuerdo de los inviernos que deja atrás.
Este abril ha sido dulce, pero raro: no han predominado los vientos del norte de Europa, y tampoco las precipitaciones. Hubo que esperar hasta el 13 por la noche para que descargaran 14 litros. Menos mal que en marzo llovió abundantemente, incluso con agua nieve a final de mes.
Apirilari kontua hartzen jakin du euskal baserritarrak. Jakina: negua luzexka egin ohi da beti ere; aurten bezala, beste urtetan ere bigunaldi polit eta goxoak uzten badaki, hori egia da; baina, hotzak, bustiak, azpi-lainoak edo negu-goraintzietako ezusteko apiril giroek, beti gertatzen dira ezagunak.
Ez da askorik okertu aurtengo gure apirila: goxo portatu dela ere esango nuke. “Abril, aguas mil” eta antzerakoak erantsi izan dizkiote. Hori guztia normal samarra da, aurten normalago, Espainiako penintsula gainean. Gure euri ta elurrak iparrak Europa gainetik ekarriak izan ohi ditugu: bestela dabil aurtengo giroaren eta haizearen kontua eta martxa. Haize nagusia gehiago ibili da, ipar ta hegoko martxekin ez baino, alde banatakoekin. Europa gehiena poltsa handi batean bilduta egon da: ipar iparrean ere, ez ohiko hotzarik, zeharkakoaren egonkortasun gozoa bai lagun.
Gure inguru hau adibide, euri dexenteko erauntsia botatzeko, hilaren 13aren zain egon zitzaigun: orduantxe 14 litro euri, gauez bota zizkigun lehenengoak. Ordurarte, lanbro hutsa, ta nahiko apurra. Hurrengo zaparradatxoa noiz? Martxora arte apenas inoiz dozenerdi litroxka ere: lanbroxka ta laino itxia tarteka.
Eskerrak martxoari: 141 litro lehen 9 egunetan; beste 106, martxoaren 12tik 17ra. Eta azken 22ak, elur buxti eta guzti, martxoaren 29 eta 30ean.