Pello Zabala
El otoño nos ha ofrecido su primer mes rico en colores. No olvidemos que es tarea de cada uno recoger lo que nos quiere decir la naturaleza con el cuadro cuyos vivos colores van menguando suavemente.
El fuerte viento también ha sido protagonista: sus poderosas y temibles rachas parecían esculpir las aristas de las torres de la basílica.
Mientras tanto, nos vamos acercando al corazón del otoño, y los días, al igual que las hojas, se van marchitando.
Urrian gaude ta gabiltz: udazkenak bere lehen hilabete aberatsa eskaini digu. Badu mostra ederrik eskaintzeko, baita seinalatzeko ere: ez ahaztu, seinalatzen dizunean, zuk zeuk jaso behar diozula esan nahi dizuna. Margo fin ta egoki nahasirikoak bezala, baita koadro justu ta atseginenen poza eta argi lasaia ere barneratzen diguneko zirraratxoa. Denetik. Eta oparo.
Hilabete udaren betea fintzen ta extutzen hasi zela. Naturalxeago jaso behar diogu orain bere mezua: margoen oparotasuna xuabe ta diximulatuago eskaintzen doakigu. Alegia, hainbat detaile jaso behar ditugu, euren artean ongi berexiz aurrena, ta beren sasoian dakarguten aniztasun propiala jasoz hurrena, mezu naturala hortxe baitaukagu, aberats emanikoa beti, goiztiar argi xuabez edo arrats margo kolore finez.
Baina, kontuz! Haizea izan dugu urriaren bizkarrean protagonista beldurrez sustatu gaituena. Zenbat txikizio ta beldur sortu zigun urriaren azken 10 egunak iritsi orduko: 1.20Odik gora abisu jaso ziren larrialdi zerbitzuetan, gehienak txikituz jausitako zuhaitzekin, tokiz aldaturiko makina ta trasteekin, ta hainbat txabolekin. Argi zebilen gure ermano baserritar hura: Arantzazuko dorreetako harri puntadun horiek nola egin zituzten galdetzean, hala erantzun zien: Aah! Hortxe denak xuxen jarri, ta gero haizeak kastatu zizkien lau albotxoak, puntta-puntta apuntatuz...!
Eguneko orduak zentratuagoak dauzkagu jada, udazkenaren erdi-bihotzera ia arduratu gabe goazenean, azaroaren hasieran, Santu Guztien egunean, 6:44an ateratzen da eguzkia, 17:12an izkutatu. Goizetik 2 ordu atzeratu zaigun seinale: arratsean, aldiz, 2 ordu ta 20 minutu aurreratu...!