Pello Zabala
Los días más largos y luminosos del año nos iluminan la cordura y el ánimo, quizás por eso nuestra memoria esé llena de recuerdos veraniegos.
Los entendidos han identificado 3 tradiciones que celebran, a su modo, el solsticio de verano: encender un fuego; recorrer los cultivos y pastos con antorchas para ahuyentar a los malos espíritus; y dejar caer rodando un gran aro cuesta abajo, simbolizando de algún modo el ocaso. La Iglesia hizo suyas estas tradiciones en la conmemoración del nacimiento de san Juan.
Uda zabala eta dotorea kabitzen da gure memori ta oroipenetan. Izan ere, eguzki argia goienen eta luzeen, argienik eta dizdizarienik dabilenekoak argitzen baitigu akordua eta animoa. Egunik luzeenak eta argitsuenak, hortxe ematen baitira: arratsetik, sanjoan bezperan harrapatzen du berandueneko minutuaren koxka: ilunabarreko 9ak eta 49 minutu du erretiro topea, eta hortxe irauten du, nagi-nagi, uztailaren 3a pasa arte, dozenatxo bat arratsez. Goizetik, aldiz, apurka, oso apurka, jaikitzen ta berandutzen hortxe hasten da eguzki jauna.
Auskalo zenbat ohitura eta gomendio pilatu izan diren urteen joanean, herrialde bakoitzeko artzaien eta baserritarren artean. Adituek diotenez, 3 ospakizun mota omen ziren ekainaren gainari eusteko aspaldi asmaturikoen artean.
Ezagunena, suak pizteko ohiturarena. Aurten gutxiago ta eskasago ibili da bezperako arratseko usadio suarena. Baina, honen ondoan, zuzi eta lastargi piztuen prozesioa omen zegoen laborantza munduan zuztartua: alor eta labore guztien artetik sua pasaraztekoa, hango espiritu txar gaizto guztiak uxatzeko. Eta hirugarren ohitura, gurpil edo uztai handikote bat, terreno aldatsdunetan pendiz eta erripetan behera biribilka botatzekoa, eguzkiaren ahuldadezko jaitsiera hori nolabait antzeztuz, ea luzeago eutsiko zioten, belarditako ta beste laboreen anparotarako.
Ohitura oso zabalduak omen ziren hauek, Europa osoan bizirik luze zetozenak: Elizak, ohitura hauek ezin zituenez baztertu, indar hauen guztien zentzua espirituz janztea pentsatu zuen eta, hortxe juxtu, san Joanen jaioteguna prantatu ta bezperatik jada, su handi ta argiaren ohitura kokatu zuen.