Francisco nos sorprende ahora con una carta de amor a la Amazonía y un bello texto con cuatro sueños. No pretende reemplazar ni sustituir el Documento final, sino ayudar a asumirlo e invitar a una lectura integra del mismo.
Los pueblos amazónicos son una alternativa al mundo materialista, consumista e individualista occidental moderno que genera desigualdad social y destruye la naturaleza.
Sueño con una Amazonia que luche por los derechos de los más pobres, de los pueblos originarios, de los últimos, donde su voz sea escuchada y su dignidad sea promovida. Sueño con una Amazonia que preserve esa riqueza cultural que la destaca, donde brilla de modos tan diversos la belleza humana. Sueño con una Amazonia que custodie celosamente la abrumadora hermosura natural que la engalana, la vida desbordante que llena sus ríos y sus selvas.
Amazoniarako Sinodoaren arira Frantzisko Aita Santuak idatzitako “Amazonia maitea” Exhortazio Apostolikoak etsipena ekarri du batzuengan. Izan ere, ez ditu ase bi puntutan sortutako itxaropenak: bateti,k apaizen hautazko zelibatuaren ingurukoak; eta bestetik, emakumeak Elizan izan beharreko ardura osoaren nahiak sortutakoak. Agian beste batzuk pentsatzen duten modura, hobe da bere denbora eta ahalegina eskatzen duten prozesu luzeak abian jartzea, arau maila duten erabaki pertsonalak hartzea baino.
Ikuspegi honetatik, Amazoniako sinodoak laikoei autoritate gehiago emateko bideak arakatzen dituela esan daiteke, bertako komunitateak antolatzeko eta gestionatzeko, eta neurri handi batean izaera laikoa duen Eliza irudikatzeko.
Edozein kasutan, Exhortazioaren hasieran Aita Santuak berak esaten duen modura, testu horrek ez ditu Sinodoan esandakoak ordezkatzen, ez eta errepikatzen ere, modu ofizial batean aurkezten baino, eta horrenbestez Amazoniako Gotzain eta agente pastoral guztiak han esandakoak betetzen saia daitezen eskatzen du. Askoren ustetan, tokian tokiko Elizak ahalduntzeko prozesua irekitzen da.
Exortazioa lau ataletan egituratzen da, Frantzisko Aita Santuari Amazoniak iradokitzen dizkion lau ametsak: (1) amets soziala: pobreen eskubideen alde borroka egitea; (2)amets kulturala: Amazoniako aberastasun kulturala babestea eta sustatzea; (3) Amets ekologikoa: Amazoniako erabateko edertasun naturala zaintzea; eta (4) Elizari buruzko ametsa: Amazoniako aurpegia duten kristau-komunitateak sustatzea.
Amets soziala: Aita Santuak gizarte gaiak eta ekologia lotzen ditu, kristauen bizitzan lurraren eta pobreen aldarriek bat egiten baitute. Eta Amazonian sortutako zaurien zergatiak ozen identifikatzen ditu: kolonizazioak egin duen eta egiten ari den esplotazio basatia. Horren erruz, oihanetako jendeak hiritara migratu behar du, senofobiaren, esplotazio sexualaren eta pertsonen trafikoaren biktima bihurtuz. Herri hauek jasaten dutena izen bat dauka: injustizia eta bidegabekeria. Horren aurrean, beharrezkoa da sumina, Jainkoa bera injustizien aurrean sumintzen den eran. Amazoniaren minaren aurrean Elizak konpromisoa hartu behar du eta Amerikaren konkistan zapalduen alde egiten jakin ez duela onartu, horren aurrean lotsatu, eta barkamena eskatu.
Amets kulturala: gai sozialek bizitzaren alderdi komunitarioa aintzat hartzea eskatzen dute. Horregatik, Amazoniako herrien balio eta bizimoduak babestuko dituen ekimenak ezinbestez eta azkar sustatu behar dira. Bertako askotariko identitateak landu, sustatu eta joera kolonialista edo inbaditzaileak alde batera utzi, bertako aniztasun kulturala bermatzeko. Elkarrizketa ez da identitatearen etsai, nortasun kulturala aberasteko lanabesak baizik. Dibertsitate kulturala itxaropenaren suspertzaile modura ikusi behar da, eta ez mehatxu modura.
Amets ekologikoa: gizakiaren eta naturaren arteko harreman estua berreskuratu nahi da, egunerokotasuna esperientzia kosmiko bihurtu. Amazoniaren garrasia guztion arazoa da, baliabideen konkistak eta ustiaketak ingurugiroaren harrera-gaitasuna mehatxatzen baitute. Natura "baliabide" modura ikusteak natura "etxe" modura ikustea arriskuan jartzen du. Bertako edo nazioarteko interesei men egin gabe egin behar da ingurugiroaren alde.
Amazonia begiespenez begiratzea gonbidatzen zaigu, horrenbestez, Amazonia leku teologiko bihurtzeko: Jainkoa bera agertzen den espazioa, bere seme-alabak bertara deituz.
"Laudato si" entziklikan garatu zuen ekologia integral baten ikuspegitik Amazonia zaintzera eta hazten laguntzera gonbidatzen du Eliza. Amets guzti hauetan Elizaren Doktrina soziala ekartzen du gogora, oinarrien eskariak aintzat hartu dituen Elizarentzako eta ekologia integral baterako bide berriak uztartu.
Iturria: religiondigital.org