Sin Lugar a dudas, Salbatore Mitxelena ha sido el cantador de Arantzazu. Nació en 1919 en el caserío Etxebeltz de Zarautz. Se ordenó en 1943. Después de estudiar pastoral durante un año en la Aguilera (Burgos), su primer destino fue San Sebastián (1944-1954). Luego se dedicó a las misiones en Sudamérica, Centroamérica y Cuba. En 1962 le destinan a Suiza, como cura de emigrantes españoles. Murió en 1965 a los 46 años de edad.
Arantzazu euskal-poema la primera obra literaria que se publicaba después de la Guerra Civil en Euskal Herria. Suyo es también Ama semeak, un ensayo sobre la historia de Arantzazu (1952). Fue un gran estudioso de las baladas y canciones antiguas sobre Arantzazu recopiladas desde el siclo XV.
Zuk zer dezu, Arantzazu? Hamaikatxo aldiz entzuna duzu, eta seguruenik zuk ere abestua zenbait aldiz, Arantzazuko kanta hori: “Zuk zer dezu, Arantzazu? / Amets-kabi, otoitz-leku…”. Bada, Salbatore Mitxelenak sorturiko kanta duzu; 1947an aldizkari honetan argitaratu zuen, doinu eta guzti.
Horren ondoren, ordea, beste kanta ugari sortu zituen Arantzazuri buruz eta Arantzazun abestekoak, olerkia berak idatziz eta herri-doinu aukeraturen bati egokituz. Horrelako hogei aukeratuak, hain zuzen, Ogei kanta Arantzazuko liburuxkan bildu zituen; horietako gehienak entzunak dituzu agian Arantzazun bertan: “Zure errukizko begiak, Ama”, “Errodrigotxo Baltzategiko”, “Zazpi ahizpatxo dira euskaldun Birjinak”, etab.
1919an jaio zen Salbatore Mitxelena Zarauzko Etxebeltz baserrian; bete berria dugu, beraz, haren jaiotzako mendeurrena. Bazituen bi osaba Arantzazuko fraide frantziskotar, etxe berean jaioak; osabei jarraituz edo, berak ere frantziskotar izatea aukeratu zuen. Arantzazuko kolegiora joanda, apaizetarako ikasketa-ibilbide osoa bete zuen (Forua, Zarautz, Erriberri eta berriro Arantzazu). Teologiako ikasketak burutu ondoren, 1943ko abenduan apaiztu zen; eta urtebetez Burgosko La Aguilera-n pastoraltzako ikastaroa eginda, Donostiako komentura bidali zuten. Hor bizi izan zan 1954ra arte, bertako elizako apaiz-lanetan eta Gipuzkoako herrietan predikari eta misiolari. Hamar urte horietantxe burutu zituen era berean Arantzazuri buruzko bere liburu nagusiak eta Arantzazuko kanta zaharrei buruzko ikerlana. 1954ean Ameriketara aldatu zen, Montevideo-ra, eta Hego Amerika eta Erdi Amerikako herrialde hainbatetan misiolari jardun zen, azkenik Kubako La Habana-n bizitzen jarri zen arte (1959); denbora gutxirako, ordea, 1961an utzi behar izan baitzuen irla, Fidel Kastroren erregimenak egotzita; Kolonbiara aldatu zen aurrenik, baina 1962n Euskal Herrira itzuli zen; urte berean Suitzara joan zen, hango emigrante espainiarren apaiz eta zerbitzuko. Hiru urte geroago, ordea, 1965eko abenduan, Suitzako La Chaux-de-Fonds herrian hil zen, 46 urte zituela.
Mitxelena eta Arantzazu aldizkaria
Geroxeago azalduko dizkizut Mitxelenaren Arantzazuri buruzko liburuak; aurretik ezagutzekoa da Arantzazu aldizkari honetan hark izan zuen lekua. 60 bat aldiz behintzat ageri dira Mitxelenaren izenpeko idazlanak: aldizkarirako berak idatzitakoak edota hura hil ondoren aldizkariak berak eskainitako haren olerkiak. 1945ean argitaratu zuen bere lehen olerkia, Arantzazuko Andre Mariaren aurkikuntza kantatuz:
“Oi udaberriz Aloña-maldan elorriaren lorea! Min du errekak utzi beharra halako txoko maitea. ¡Zorionduna txoko hartara iristen den artaldea!
Bertan argitaratu zituen lehenik bere Arantzazuko kanta ezagunak, doinu eta guzti; “Zuk zer dezu Arantzazu” aurrena (1947); gero horiek denak eta beste zenbait Ogei kanta Arantzazuko liburuxkan bilduko zituen (1952).
Arantzazu: Mitxelenaren liburuak
Mutikotan hasi zen Mitxelena euskaraz olerkiak idazten. 16 urte zituela idatzi zuen “Oroilari”, seminarioko Forua barne-aldizkarian argitaratu zuena. 17 urte zituenean, Zarautzen nobizio zelarik, bere lehen profesioko hiru botoak –“hiru loreak”– Arantzazuko Andre Mariari eskaini zizkion olerki-otoitzean; honetara dira azken bi ahapaldiak:
Arantzazuko arantza gainean arrosa zara, Andre Mari, t’arantzak ez dizu zauri... Hona hemen arbazta hirukoitza: hiru “voto”-en irudigarri. Ez daitezen inoiz zauri, zaite lorezain Zu: tori!
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.