Pello Zabala
A partir de la segunda quincena de agosto el día mengua ya un par de horas desde el inicio del verano, que a estas alturas es más templado y suave, aunque sabe de calores extremos.
La juventud sabe paliar esos extremos con buenos refrescos. La tos irritante de los mayores avisa de los peligros de beber refrescos demasiado 'enfriados'. Sin embargo, unos y otros maldicen tener que ver cómo se va acortando el día.
Epelantxa eta leunxeagoa bai, bada, udagoieneko bero hain koskatsua ere ez den hori. Labe beroko haize erreantza arrimatzen denean, bailaretako haize ittogarria kulpante, bale orduan, arnasteko ere erre punttu lehorra eransten baitizu eztarri idortuan. Arrats bideko lehen ordu erreak nola arinduko eta eztarria nola freskatuko... horixe ohi da garaiko buruhaustea.
Halere, neguko eztarri beroagoen egarri-lanak beti dira xuabego.
Uda halaxe dela tarteka, hori gaxtetan edonork daki, freskagarri onenen berri ere bai. Edadekoei ez dago lezio nabarmenik aise ematekorik ere: ur hotzegiak, edo hobeto adierazteko, hoztuegia den freskagarri hozkagailuan iraunaraziak, badakigu eztarri extu berotuegitik behera, hango pareta gorrixkak aguro kaltetzen eta gorrixkatzen dituela, eztul petralantxa finkatzeraino ere.
Eguneko ordu nagusiak hortxe daude ordutegiaren erdian: baina kontuz, abuztuaren erditik gora, eguna laburxeago neurtzen hasi zaigunean: ia oharkabean, goizean ia ordubete nagitu zaigu eguzki udan hain arina; eta arratsean, minutu pare baten gorabeheran, beste tarte bete berdintsua: beste ordubete berandutu, alegia. Ez digu kalte makala egiten eguneko orduen nahasketa dontsu horrek: bi ordu aurrera hartuta ibili beharrak maldizio gehitxo bota arazten dizkigu, bai.