Jexuxmari Mujika
La Inteligencia Artificial y la biotecnología aumentarán –en breve, según prometen- la capacidad humana de resolver muchos problemas concretos. Eso parece incuestionable. Hablan ya de transhumanismo, del ser trans-humano. En nuestro mundo regido por el dinero y el negocio, resulta difícil imaginar que lo que será el fruto de complicadísimas y costosísimas tecnologías lo vayan a disfrutar todos los humanos por igual.
Jende normalaz hitz egin nuen aurrekoan, eta jende klase honek izan behar lukeen garrantziaz. Gaurkoan normala zer den eta, batez ere, zer izango den jakitea gero eta zailagoa gertatuko ote zaigun esatera nator. Zaila, bai, galdera eta kontraesan ugariri aurre egin beharrean jarriko bai gaitu. Pentsatzera jartzen bagara, noski.
Kaliforniako Sillycon Valley zorionekoa denoi zaigu gaur ezaguna, gutxi edo gehiago. Ibar horretan gu baino aurreratuagoak daudenez, guk baino gehiago dakitenez, guk baino diru gehiago dutenez eskura, haiek erakutsiko digute nondik nora gabiltzan eta nora goazen –joan gaitezkeen- gizakiok, haiek erakutsiko digute nola jokatu behar dugun, zeri eman behar zaion garrantzia, nora bideratu behar ditugun gure ilusioak. Gizakiok izugarrizko aurrerapenak lor omen ditzakegu –hola diote-, eta berehala gainera. Gizakia egun dauden baliabide teknologikoekin jainko bihurtzeraino hobetu daitekeela, alegia. Teknologiaz ahal genuen neurrian beti baliatu izan garenez, orain ere hori egitera behartua gaude; moralki ere behartua. Beraz, garbia ondorioa, mundu berri eta hobeago baten atari-atarian gaude.
Ikuspegi baikor hau aipatzea bera ere zelebre samarra gertatzen da justu gaur birus txatxu batek mundu guztia etxean sartu duenean. Gaur, etorkizunak beldurra ilusioa baino errazago eta sarriago sortzen duela uste dugunean. Nik ez dakit hau egia den, baina egia ala gezurra, galdera garratzenak ez ditu, inola ere, niri ez behintzat, koroa birusaren auziak sortzen. Beste mila galdera daude birus honi txertoa aurkitzen zaionean ere hor jarraituko dutenak.
Los avances en el campo de la justicia, la libertad, la igualdad de derechos que intentamos conseguir los humanos son fruto de la inteligencia general de nuestro cerebro, del difícil sentido común que nos enseña a vivir humanamente, a saber a dónde queremos de verdad ir, nos ayuda a desarrollar los valores de una ética cordial. Todo esto no está en manos de la tecnología, y el tener esto muy claro nos ayudará a crear una inteligencia artificial confiable.
Gizakiak hobetzeari ez dio muzin egin behar, noski. Horretarako teknologiak baliabideak eskaintzen ditu, eta gehiago eskainiko ditu; hori gauza garbia da; guztiz pozgarria gainera teorian. Praktikan beti hala gertatzen ari den, eta, batez ere, hala gertatuko den, zalantza gehiago sortzen duen zerbait da. Bai horixe! Batez ere, trans-humanismoa –humanismoa baino harantzago legokeen hori- eta horrelakoak aitatzen direnean. Tente belarriak!
Lehen galdera garratza: Lortuko diren hobekuntzak denentzat izango al lirateke? Erantzuna: ez dut uste; nekez. Merkatuak eta diruak agintzen duen gure gaurko munduak miseria eta gosea gainditu ezin dituenean, dutenen eta ez dutenen arteko diferentzia gero eta handiagoa gertatzen ari denean, edozer ere irabazpide den neurrian bakarrik gertatzen denean zentzuzko, gizakiaren inteligentzia hobetu asmoz landu beharko diren teknika zail eta oso garestiak ez lirateke inoiz jende normalarengana iritsiko. Lehen ere eliteko direnentzat bakarrik izango lirateke, eta gizakiak eskubide, aukera eta edukietan gero eta ezberdinago izatea gero eta normalagotzat jo beharko du: garatuak –trans-gizakiak- nagusi, beste guztiak –gu- neskame eta morroi; esaneko.
Adela Cortinari irakurri diot trans-humanismoaren gauzarik onena humanismotik mantenduko lukeen hura izango litzatekela. Mantenduko al du? Humanismoaren ikuspegian gu gizaki geure buruaren, geure egiteko eta erantzukizunaren, geure esperantza eta ilusioak garatzeko askatasunaren, eta, noski, ongia eta gaizkia bereizteko gaitasunaren kontzientzia izateak egiten gaitu. Hori mantenduko al du?
Inteligentzia artifizialak guzti hori ez digu ziurtatuko, bioteknologiaren bidez giza garuna robotizatuak edonolako eginkizun berezietarako gaitasuna handitzeak ere ez; humanismora eraman gaituen (gaitzakeen) inteligentzia orokorra ez da inteligentzia artifizialaren fruitu izango, honek ez digu bizitza gizakoiago egiteko balioak garatzen laguntzen duen sen on zail hori garatzen lagunduko.
Eta garbi, honetan nabarmen laguntzen ez duen hobekuntzak ez du izen hori merezi, ez du merezi sufrimendua, zahartzaroa, denboraren nagusigoa eta heriotza bera ere gaindituko dituela agintzen badu ere.
Gizaki humanoak ez du ezeren izenean esklabutza berririk onartu behar, ustezko jainko bihurtzearen izenean gutxien-gutxien.