1927 - 2020
El pasado 6 de febrero falleció nuestro hermano Jose Manuel Garaialde. Tenía 92 años. Se ordenó sacerdote en 1952. A excepción de los tres años que pasó en El Salvador y Perú, ha vivido casi siempre entre Arantzazu, Bidaurreta y Mondragón. Los tres últimos años los ha pasado en la enfermería del convento de Bermeo. Era de una personalidad envidiable, elegante por fuera y por dentro. Era hombre de una fe sencilla pero robusta, fraternal en las relaciones, amante de la naturaleza, pacífico y pacificador, cercano, detallista, solidario, acogedor. Facilitaba y alegraba la vida de los de su alrededor.
Otsailaren 6ko iluntze aldera hil zen gure Jose Manuel Garaialde Jauregizabal anaia, Bermeoko gure enfermeria den anaidian. 1927ko abenduaren 6an jaioa zen, Orendain (Gipuzkoa) herriko “errota” zeritzan etxean. Ume zelarik, 12 bat urterekin, Arantzazuko gaztetxoen seminariora etorri zen fraide egin nahiez. Zarautzen 1944ko irailaren 20an habitoa hartu zuen, eta Oliten (Nafarroa) hiru urtez filosofiako ikasketak egin ondoren, berriz Arantzazura itzuli zen 1948an. Hemen teologiako ikasketak burutu eta 1952ko martxoaren 8an apaiz egin zen. Eta ordutik hil den arte, frantziskotar zintzo eta leial izan zen, han eta hemen, nagusiek agindu zioten toki eta apaiz lanetan.
Esan daiteke bere bizitzako urte gehienak, hemen Arantzazu, Oñatiko Bidaurretan eta Arrasate artean eman zituela. Meza berria eman eta berehala, Arantzazuko seminarioko irakasle izan zen bi urtez eta 1954an Arrasateko komentu berreskuratura bidalia izan zen. Hamar urte geroago, 1964an, orduan Hego Ameriketan oso indarrean zegoen delako “misiolarien ekipora” joan zen, lehenengo El Salvador-era eta gero Perura eta han erakutsi zituen bere predikaziorako dohainak, orduan egin ohi ziren “herri misioetan” beste frantziskotar euskaldun kopuru handi batekin parte hartuz.
Handik berriz Arrasateko komentura etorri eta 6 urtetan anaidiko fraideen “guardian” edo nagusi zerbitzua egin zuen. Eta zerbitzu hori ondo egiten zuelako edo 1973an Arantzazun orduan zeuden 100 bat fraideen Hgoardiang izendatu zuten. Eta Arantzazuko lan hau bukatu eta gero Oñatiko Bidaurretako klarisen kaperau izendatu zuten 1979an, 52 urte zituelarik. Eta berak farrez esan ohi zuen bezala: “Bidaurretara 52 urterekin eraman ninduten, jubilatu-zahar bezala”! Ikusten da oraindik garai haietan fraide asko zeudela eta sobra, horregatik Jose Manuelen farrea! Han klarisen kaperau eta Urrexolako (Oñati) parroko lanetan jardun zen eta 2014an berriz Arantzazura zen arte.
Mirestekoa frantziskotar eta apaiz bezala Jose Manuelek egindako lan eta zerbitzu guztiak, baina miresgarriagoa bere izakera. Jose Manuel gizon dotorea zen oso. Lagunartea, musean jokatuz bukatzen ziren bazkariak, mendira joatea, garaia zenean perretxikuak biltzen asko disfrutatzen zekien horietakoa zen eta lagunei ere disfrutatu arazten zekiena. Gizon elegantea kanpotik, baina ez gutxiago barrutik. Frantziskotar bokazioa Jainkoarekin eta anaiekin leialtasunez eraman zuen horietakoa, fede bizitza sentzillo baina fede garbi eta sendokoa; harremanetarako, frantziskotar estilo ezin hobekoa: natura maitatzen eta gozatzen zekiena; bake zalea eta bakiosua bera, traturako gozoa, gertukoa, laguntzekoa, entzuten zekiena, detailez betetako gizona, alaia eta ingurukoen bizitza ere errazten eta alaitzen zekien horietakoa. Benetan estimagarria egiten zen gure Jose Manuel eta elkarte bizitzarako ezin hobea.
Sufrimenduan ere aritua, urtetan azukrearen gaixotasuna (diabetes) nozitu zuena eta baita maskuriko minbizi zital bat ere, baina inoiz ez kexa bat, inoiz ez hitz txar bat; beti alai, beti anaikor, beti pazientzia handiz jantzitako jarreraz.
2017ko erori baten ondorioz ebakuntza zail eta konplikatu xamar bat egin zioten eta harrez gero, Bermeoko gure enfermerian eman zituen azken urteak, hil den arte. “Nire ordua etorri da. Ni joateko prest nago. Hala ere, ezin behartuko dugu Jainkoa. Berak nahi duenean, eraman nazala”, esanaz hil zen.
Hileta ospakizunerako bere gorpua berriz Arantzazura ekarri zuten, bere betiko desioari kasu eginez. Otsailaren 8an, arratsaldeko bostetan, Arantzazuko elizan egin genion azken agurra euskaristia ospatuz, Jose Manuelen dohain ugari eta paregabeengatik Jauna eskertuz, beste Arantzazuko Frantziskotar Probintziako anaidietatik etorritako fraide asko eta bere etxeko arreba Juanita, iloba, senide eta Oñati eta Arrasateko hainbat lagunen presentzian.
Joxe Mari Arregi