1. DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA
Datuen tratamenduaren arduraduna Arantzazu Santutegia elkarte erligiosoa da da (IFK: R2000101B; helbidea: Arantzazu auzoa 5,20567 Arantzazu, Gipuzkoa).
Jakinarazten dizugu webgunearen bidez edo beste bitarteko bat erabiliz lortutako zure datu pertsonalak gure fitxategietan tratatuko direla, era automatizatuan nahiz automatizatu gabean.
Kontrakorik adierazi ezean, ulertuko dugu zure datuak ez direla aldatu, edozein aldaketa izanez gero guri jakinarazteko konpromisoa hartzen duzula, eta zure baimena dugula datuok aipatutako helburuetarako erabiltzeko.
Jakinarazten dizugu zure datuen tratamendua bidezkoa, zintzoa, gardena, egokia, mugatua, zorrotza eta eguneratua izango dela. Horregatik, agintzen dugu arrazoizko neurri guztiak hartuko ditugula datuak okerrak direnean horiek luzamendurik gabe ezabatzeko edo zuzentzeko.
2. XEDEA
Fitxategien xedea da egindako eskaerak kudeatzea eta horiei erantzutea, bai eta gure helburu sozialari dagozkion berezko jarduerak egitea ere. Arantzazu aldiakariaren helburua da eredu energetiko baten aldaketa, bazkide eta boluntarioen sare bat sortuz.
Datuak erregistratzearen helburua da, halaber, ematen ditugun zerbitzuen artean zure interesekoa izan daitekeenari buruzko informazioa bidaltzea, ohiko bideak edo bitarteko elektronikoak baliatuz; horrez gain, bezeroarekiko harreman oro amaitzean, zure datuak gorde ahal izango ditugu, legezko betebeharrak bete ahal izateko.
3. LEGITIMAZIOA
Datuen tratamendurako, oinarri juridiko hauek dira: lehenengo aldiz edozein informazio-eskaera egiterakoan interesdunari eskatzen zaion baimena, eta bazkide egiterakoan edo kontsumitzaile/erabiltzaile bihurtzerakoa egiten den kontratua edo aurrekontratua.
4. DATUAK GORDETZEKO EPEAK
Interesdunak emandako datuak gorde egingo dira interesdunak datu horiek ezabatzeko eskatu arte, bai eta legezko aginduak betetzeko behar-beharrezkoa den aldian ere.
Interesdunak bere datuak ezabatzeko eskaera egiten duenean, lehenbizi datu horiek blokeatu egingo dira, eta, gero, gure fitxategietatik deuseztatuko dira, edo emandako datu pertsonal horien informazioa jasotzen den euskarrietako datu horiek titularrari itzuliko zaizkio, kasuan-kasuan dagokiona; ezingo dira, inola ere, datu pertsonalen informazio horren kopiak gorde.
5. DATUAK HIRUGARRENEI JAKINARAZTEA
Zure datu pertsonalak hirugarrenei jakinaraztea baimentzeko edo ukatzeko eskubidea duzu. Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legeak horretara behartzen duenean edo zuk berariaz baimentzen duzunean izan ezik.
Datuak besteei lagatzearen helburuak beharrezkoa izan behar du Arantzazu aldizkariaren jarduerak garatzeko.
Datuen hartzaile guztiekin kontratu bidezko harreman bat egingo da; bertan jasoko dira datuak babesteko politikak, egungo araudian zehazten direnak, datuen pribatutasuna eta konfidentzialtasuna bermatu dadin.
6. ESKUBIDEAK
Indarrean den datuak babesteko legediak aitortzen dizkizun eskubideen arabera, zure datuetan sar zaitezke, haiek zuzendu eta ezabatu ditzakezu, haien tratamendua mugatu dezakezu, datuak beste erakunde batera eraman ditzakezu eta zure datu pertsonalak tratatzeari aurka egin diezaiokezu, bai eta datuak tratatzeko emandako baimenari ere; horretarako, eskaera egin behar duzu, 1. puntuan adierazitako posta-helbidera idatzia bidaliz edota arantzazu[arroba]arantzazu.org helbidera mezu elektronikoa bidaliz.
Horrez gain, iritziz gero gure politika ez dugula behar bezala bete, erreklamazio bat aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.
7. BABESA
Zure datu pertsonalak babesteko konpromisoa hartzen dugu, horretarako neurri tekniko eta antolakuntza-neurri egokiak hartuta. Nolanahi ere, ez dago guztiz segurua den sistemarik; beraz, datuen segurtasuna babesteko gure politikak hobetuz eta eguneratuz jarraitzen dugu.