Maiatza honetan bost urte bete dira Frantzisko Aita Santuak “Laudato si” entziklika idatzi zuenetik. Frantziskoren nahia Lurraren eta pobreen garrasiari so egitea izan zen, gure ama eta ahizpa den Lurrak, guztion etxeak, jasaten duen suntsipenari buruzko kezka sakona adieraziz. Txikitze honen garrasia munduan zanpatuak diren pobreen oihuarenarekin bat egiten du.
Izan ere, "ingurumenari" buruz hitz egiten denean, harreman bat adierazten da bereziki, naturaren eta bertan bizi den gizartearen artean dagoena. Horrek eragotzi egiten digu natura gugandik bereizitako zerbait edo gure bizitzaren esparru soil bat bezala ulertzea.
2020ko maiatzaren 24tik hasita 2021ko maiatzaren 24arte "Laudato si2 entzikikari buruz hausnartzeko urtea izendatu du Aita Santuak. Denon etxea den hau eta gure anai-arreba zaurgarrienak ditugun horiek elkarren artean bat eginik zaintzera gonbidatzen gaitu. Horra "Laudato si" urteari eskainitako otoitza:
Jainko maitagarria, zeruaren, lurraren eta bertan dagoen guztiaren sortzailea.
Ireki gure buruak eta ukitu gure bihotzak, zure dohain den sorkuntzaren parte izan gaitezen.
Presente izan garai zail hauetan behartsuentzat, bereziki zaurgarrienentzat.
Mundu mailako pandemia honen ondorioei aurre egiteko lagun iezaguzu elkartasun sortzailea erakusten.
Egin gaitzazu ausart guztion ongia bilatzera zuzendutako aldaketak besarkatzeko.
Orain inoiz baino gehiago, denok elkarrekin konektatuta gaudela eta elkarren mendekoak garela senti dezagun.
Horrenbestez, Lurraren oihua eta pobreen garrasia entzuten eta haiei erantzuten lagun iezaguzu.
Gaur egungo sufrimenduak anai-arreben arteko mundu iraunkorrago baten erditze-minak izan daitezen.
Maria Laguntzailearen begiradapean, Kristo Gure Jaunaren bitartez eskatzen dizugu.
Amen