Inaxi maitea: Pake eta ON!
Azken aldian telefonoa zen gure arteko lokarria. Xomorroa zela eta irten ezinik egoteaz kezkatzen zinen. "Ibili egin behar dudala esaten didate eta orain... balkoian pauso batzuk". Agurtzeko betarik gabe joan zinen.
Eta orain denok zure bizitzaz eta ekintzaz hausnartzen eta adierazten ari gara. Goraipatua izan da behin eta berriz zure bertsolari sena. Oikiako baserritar batentzat, eskola gehio gabe, bertsolari izatea, emakumea izanik, benetan miresgarria izan da.
Baina nik zure beste eginkizun batzuk aipatu nahi nituzke. Arantzazu izan zen zure bizitzako ardatz nagusia. Hasierako bertsoak lekuko. Urtero, bere egunean, irailaren 9an, Zarauzko herri-mezan, zain egoten ginen zure bertsoak noiz entzungo; bai, benetan bertsolari bikaina izan zara. Denak goraipatzen dute zure abilezi hori.
Baina nik zu beste inguru-marian ezagutu zintudan. Gure herritan Hirugarren Ordena izeneko erakundea ezagutu genuen, gaur "frantziskotar sekular ordena" deitua. Garai bateko elizkizun eder, eskapulario eta jendetzak bukatu ziren, beste gauza asko bezala.
Egun, zure lana gure herrian, taldeko "ministra" izatea zen. Denon zerbitzari zinen; hileroko elizkizuna bideratu, aita S. Frantziskoren bederatziurrena prestatu, zeladora- eta laguntzaile-taldea animatu eta mimatu. Baina batez ere herriko gaixoak bisitatu!!! Eta horrek hunkitzen ninduen. Urtean zehar, eguraldi on edo txar, hotz egin edo sargorri, jakitun zinen nor zegoen gaixo eta bakardadean. Eta han zinen zu, eta inoiz ez esku-hutsik. Zenbat bisita egin dituzun gure herrian!
Kezkatuta zeunden baita ere gure aita S. Frantziskoren jarraitzailerik sortuko ote ziren eta Asis Sareak ordezkatuko ote zuen lehenengo bizipen haiek. Ze batzutan zenbaitek zalantzan jarri izan badu ere, gure baserri eta etxe askotan Hirugarrendar izateak ematen zion zentzua eta laguntzen zuen eguneroko bizitza eta bere gora-berak xumetasun ebanjelikoan bizitzen.
Honez gero aurrez aurre abestu diozu "Frantzisko gure zaindari maitea" eta bertso ederrik eskaini diozu.
Zure irakaspenak jarraitzen saiatuko gara eta eskerrik asko zure adiskidetasun eta exenplu onagatik.
Frantziskotarrek iraultzarako deia egin dute mundu osoan: 'Laudato Si iraultza' deitu diote dagoeneko martxan den kanpainari. 2020ko maiatzaren 24an hasi eta urtebeteko epea eman diote ekimenari, Frantzisko Aita Santuaren Laudato Si Entziklikak 5 urte bete dituela gogoan hartuta.
Entziklika hark, mundua denon etxe bezala ulertzeko premia nabarmendu zuen. Natura eta pertsonak zaintzeko beharra, norbera unibertsoaren zilbor dela pentsatzeko tentazioari ihes eginda, mundua bizitzeko toki hobea izan dadin.
Entziklikak ez du gaurkotasunik galdu: klima larrialdia, transizio energetikoa eta iraunkortasuna, zentzurik zabalenean (ingurumenarena eta gizartearena) eztabaida publikoaren agendan daude bete-betean.
Duela 5 urte idatzitako Entziklika hura S Frantziskoren espiritualtasunean oinarrituta dago eta Entziklika hark inspiratu du frantziskotarrek hurrengo hilabeteotan bultzatu nahi duten kanpaina hau.
Laudato Si kanpainak konbertsio ekologikoa proposatzen du. Konbertsio ekologiko globala. Horregatik, gogoeta eta otoitz egiteaz gain, eguneroko bizitza-estiloan aldaketa konkretuak eragin nahi dituzte pertsona eta elkarte bakoitzean, sinistuta, ekintza txiki askok, elkarrekin, mundua alda dezaketela. Eta konpromiso zehatzak proposatzen dituzte: energia gutxiago gastatzea, berriztagarrien alde egitea, klimaren aldeko ekintzatan parte hartzea, jan ohiturak aldatu eta astebetez dieta beganoa egitea, oinez ibiltzea edo garraio publikoa gehiago erabiltzea, arbolak eta hiri-baratzak landatzea edo kontsumo ohiturak aldatzea, adibidez.
Horrez gain, peregrinazioak edota kontzertuak antolatu dira kanpainaren baitan. Horietako bat Madrilen, 2021eko urtarrilean, Serata Laudato Si lelopean.
LaudatoSi revolution kanpainaren asmoa iaz sortu zen, Frantziskotarrek Jerusalemen egindako goi bilera batean. Maiatzean hasi zen, Covid 19aren krisi betean, eta ezohiko egoera honek testuinguru aproposa eskaini dio. Krisi honek agerian utzi duelako “elkarren premia dugula, besteekiko erantzukizuna dugula eta merezi duela bihotz oneko izateak eta fin jokatzeak” (Laudato Si 229.). Michael Perry, Frantziskotarren Generalak dioen moduan, iraultza politikoa ez baino, iraultza espirituala izan nahi du.
Mundu osoko erakunde, elkarte eta norbanakok parte hartu dute kanpaina honetan. Tartean, Tau elkarteak, Arantzazuko probintziaren Gobernuz Kanpoko Erakundeak. Eta kanpainarekin bat egitera deituak daude familia frantziskotarraren parte sentitzen diren guztiak edota modu batera zein bestera, San Frantziskoren bizitza-estiloak erakartzen dituenak.
Interesik baduzu: https://www.laudatosirevolution.org/
Euskadiko eta Nafarroako Gotzainek koronabirusak utzitako min-egoerei eta etorkizunari aurre egiteko “hausnarketa lasaia” egiteko deia egin dute. 21 orrialde dituen dokumentua 5 zatitan banatu dute, eta zoriontasunak oinarri dituen ikuspegi kristau batetik abiatuta, gutunaren 48 puntuek errealismoz eta itxaropenez heltzen diote “aurrean dugun egoera latzari”, gure gizarteak eta planeta osoak bizi duen egungo pandemiaren berehalako ondorioei aurre egiteko hainbat gako aurkeztuz.
Dokumentuaren sarreran jasotzen den bezala, nahitaezkoa da hainbat konturen inguruan hausnarketa egitea: "nola antzeman Jainkoaren maitasuna egoera zail honetan; nola ulertu maitasun hau gaitzaren eta hainbestek jasaten diharduen sufrimenduaren aurrean; ebanjelioko zein giltzaz baliatu erronka hauei aurre egiteko; nola bizi gaur egun zoriontasunak inguru zehatz hauetan."
Horrenbestez, lehengo atalean gure bizitzan sufrimendua eragiten duen gaitzaren misterioa izan dute aztergai: Jainkoa ona bada, zergatik onartzen ditu zorigaitz hauek? Itun zaharreko hainbat pasarte aztertuz Jainkoa ez dela ez gaitzaren jatorria ezta sufrimenduaren eragilea gogorarazten zaigu, eta errugabearen sufrimenduaren, auzian sakontzen da. Hausnarketa horiek Itun Berrian hartzen dute zentzua: Jesusek ematen du bere burua Nekaldirako, gizadiaren gaitzak bere gain hartu eta bizi bihurtzeko borondatez, hor gauzatzen da Jainkoaren maitasuna.
Bigarren atalean sakrifizioa, gupida, kontsolamendua eta errukia aztertu dituzte. Pandemiaren aldi hau, gureganako Jainkoaren errukiaren eta gure lagun hurkoenganako gutariko bakoitzaren errukiaren aldia ere badela gogorarazi digute Gotzainek.
Hirugarren atalean, maitasunak beti bizia sortzen duela azpimarratzen da, maitatzea bizitza ematea baita. Horrela, gaur egungo erronkari aurre egiteko gauza izango gara bizitzan zoriontasunei baiezkoa ematen badiegu.
Laugarren atalean, ildo ebanjelikoari eta Frantzisko Aita Santuaren irakaspenei jarraituz, krisialdi honetan zoriontasunak bizitzeko hainbat proposamen eskaini dituzte. Zoriontasunak itxaropen-ikasbide miresgarri modura aurkezten dituzte. Izan ere, aldian sufritzen duenarenganako Jainkoaren aparteko hurkotasuna iragartzen zaigula esaten dute: bidean eutsi egiten dio eta poztasunera gonbidatzen. Etorkizunari dagokionez, bizi eta maitasunaren garaipena hots egiten da.
Lasai eta itxaropentsu jokatzeko eskatzen dute konfinamenduaren eta deseskaladaren trantze zailean. Hurrengo krisi ekonomikoa oso handia izango dela eta pertsona asko kezkatuta daudela ikusita, Gotzainen Gutunak ohartarazten duenez, beharrezkoa da ekonomia-, enpresa- eta lan-sareari laguntza eraginkorra ematea, ondasunak sortzeko eta enplegu egonkorra eta kalitatezkoa mantendu eta sortzeko. Horretarako denok egin behar dugu bat, desberdintasun ideologiko zein erlijiosoak alde batera utziz. Une egokia da ekonomiaren oinarri diren egiturak berrikusteko, behar diren zuzenketak egiteko, pertsona beti jarduera ekonomikoaren erdigunea izan dadin.
Maiatza honetan bost urte bete dira Frantzisko Aita Santuak “Laudato si” entziklika idatzi zuenetik. Frantziskoren nahia Lurraren eta pobreen garrasiari so egitea izan zen, gure ama eta ahizpa den Lurrak, guztion etxeak, jasaten duen suntsipenari buruzko kezka sakona adieraziz. Txikitze honen garrasia munduan zanpatuak diren pobreen oihuarenarekin bat egiten du.
Izan ere, "ingurumenari" buruz hitz egiten denean, harreman bat adierazten da bereziki, naturaren eta bertan bizi den gizartearen artean dagoena. Horrek eragotzi egiten digu natura gugandik bereizitako zerbait edo gure bizitzaren esparru soil bat bezala ulertzea.
2020ko maiatzaren 24tik hasita 2021ko maiatzaren 24arte "Laudato si2 entzikikari buruz hausnartzeko urtea izendatu du Aita Santuak. Denon etxea den hau eta gure anai-arreba zaurgarrienak ditugun horiek elkarren artean bat eginik zaintzera gonbidatzen gaitu. Horra "Laudato si" urteari eskainitako otoitza:
Jainko maitagarria, zeruaren, lurraren eta bertan dagoen guztiaren sortzailea.
Ireki gure buruak eta ukitu gure bihotzak, zure dohain den sorkuntzaren parte izan gaitezen.
Presente izan garai zail hauetan behartsuentzat, bereziki zaurgarrienentzat.
Mundu mailako pandemia honen ondorioei aurre egiteko lagun iezaguzu elkartasun sortzailea erakusten.
Egin gaitzazu ausart guztion ongia bilatzera zuzendutako aldaketak besarkatzeko.
Orain inoiz baino gehiago, denok elkarrekin konektatuta gaudela eta elkarren mendekoak garela senti dezagun.
Horrenbestez, Lurraren oihua eta pobreen garrasia entzuten eta haiei erantzuten lagun iezaguzu.
Gaur egungo sufrimenduak anai-arreben arteko mundu iraunkorrago baten erditze-minak izan daitezen.
Maria Laguntzailearen begiradapean, Kristo Gure Jaunaren bitartez eskatzen dizugu.
Amen
Covid-19ak mundua hankaz-gora jarri du, beldurra eta sumina zabaldu. Egun bizi dugun alarma egoerak ordea, gelditzeko abagunea ere eman digu, geure baitan sakontzeko eta bertan argi-izpiren bat topatzeko. Aurrez-aurre jarri zaigun aukera hori aprobetxatuko al dugu?
Geldiune honek gure kristau zerizana berritzeko aukera ere ematen digu . Horretarako lehortzeko eskegita uzten dugun arroparen metafora egokia izan daiteke. Gizarteak jartzen digun erronka, haize modura irudika genezake eta pintzek, gure fedeari nola heltzen diogun adieraz dezakete.
Birusak pertsonen garrantzia jarri du erdigunean, besarkaden, begiraden, eskua ematearen eta aurrez aurrekoaren garrantzia. Fedeak eusten gaituela, nolanahikoa izanda ere gizartearen haize-ufada, kristauok hurkoarengatik eman beharko genuke bihotza. Garrantzizkoena pertsonak baitira.
Vivimos un mundo de respuestas inmediatas, de ruido y relaciones superfluas en donde las amistades se miden por el número de likes recibidos en una red social, y la cantidad de amigos por los contactos del WhatsApp. Un mundo en donde la valía de las personas está en función de la posición social o del número de ceros que hay en la cuenta corriente
El mundo nos importa en función de lo que nos afecta, cerrando los ojos a las desgracias ajenas y, tal vez, cuando los abrimos, nos basta con decir: “pobrecitos, ¡cómo está el mundo!”, y desconectando nuevamente nos encerramos en nuestra vorágine
Y esto, lo hacemos y vivimos en un país como España, en el que aproximadamente el 69% de la población decimos ser católicos. ¿No os parece incongruente al menos? Pero lo que aún es más doloroso es que no somos capaces de reconocer esta realidad, y si hiciéramos una encuesta estoy casi seguro de que todos enalteceríamos la amistad, el tiempo con la gente a la que amamos, las risas con los amigos, o una conversación sincera con un café entre las manos. Luego sales a la calle y encuentras grupos de personas que, si bien comparten espacio, no sueltan el móvil de las manos como si de un material precioso se tratase o tal vez sea la metadona de nuestras propias adicciones.
Y así continuamos nuestra vida, un caminar sin pensar, sin parar, sin adentrarnos mas que en la lucha por conseguir la aprobación social tan valorada. Pero de repente, el mundo se detiene. Un virus al que ya han coronado ha conseguido parar el mundo entero. Las grandes potencias se convierten en muñecos de papel manejados al antojo de este COVID-19 que ha conseguido bloquear fronteras, detener la industria, saturar los hospitales y lo que aún es más llamativo, encerrarnos a todos en nuestras casas.
Y no hay duda alguna de que su paso arrasará la sociedad mundial sembrando el temor y destruyendo familias por la muerte de sus seres queridos. Pero también nos brinda la oportunidad de PARAR, detener nuestro rápido caminar para encontrarnos nuevamente con nosotros mismos, de adentrarnos en nuestro más profundo YO y rescatar nuestras luces, ¿aprovecharemos la oportunidad?
No sé tú, que estás leyendo esto, en qué momento lo haces. Tal vez sea en medio de la lucha, o quizás ya haya pasado todo y sólo quede el recuerdo de una mala experiencia. Sin embargo, eso es indiferente porque siempre habrá tiempo de parar si lo queremos hacer; cada uno decide cuándo es el momento del cambio
Pero sobre todo me invito e invito a que este momento de parón me sirva para analizar mi ser cristiano y me enfrente a la soledad con Él, donde, desde el cariño de la misericordia, pueda plantearme las veces que le he negado.
Es, en este contexto, donde se me dibuja compararnos, a nosotros, los cristianos, con la ropa tendida. ¿Alguna vez te has parado a mirarla? Su movimiento y cómo afronte el viento que pueda surgir, va a depender de cómo este tendida y con qué fuerza le sujeten las pinzas.
Pues bien, la ropa somos nosotros desde la perspectiva de nuestro ser cristiano, el cómo afrontemos el acontecer de la sociedad, que es el viento, dependerá de con qué fuerza estamos amarrados a nuestra fe, que son las pinzas, y de cómo estamos colgados, que es nuestro crecimiento cristiano
Así pues, con este golpe que nos ha dado la vida he podido comprobar cómo nos adaptamos a la fuerza del viento para seguir el juego que la sociedad marque perdiendo para ello, si es necesario, la sujeción de una, o de todas nuestras pinzas. Y así, nos convertimos en una sombra más que camina
Este virus ha logrado, al menos momentáneamente, que el mundo se de cuenta de la importancia que tienen las personas, los abrazos, las miradas, el sujetarnos unos a otros las manos, el cara cara, el sentir el cuerpo del otro, la piel con piel… Sin embargo, ese grito debería de haber sido el grito constante de los que seguimos a Aquel que se dejó la piel por los otros. Los cristianos deberíamos de haber marcado, hace mucho, la diferencia, mirando a los ojos, escuchando con el corazón, abrazando desde el alma. Deberíamos haber sido, debemos, deberemos ser en el futuro, esa ropa tendida que se mantiene firme, sople como sople el viento, y demuestre contracorriente de todo, el ser más auténtico, el darse y entregarse por la Verdad.
A eso estamos llamados a ser el grito que clama en la sociedad y enfrenta a cada uno con el que se encuentra en el camino, que lo más importante de las personas se halla en el fondo de su corazón. Que no haga falta más coronavirus para demostrar a la sociedad que hemos de mirar con ojos nuevos, sentir con corazones que se rompen a diario por el otro, abrazar sintiendo la piel, besar entregando el alma.